Agueda Bozas Urrutia

1939ko martxoaren 7an atxilotu zuten. Ia urte betez behin-behineko espetxe zigorran egon ostean, 1940ko urtarrilaren 26an gauzatu zuten Agueda Bozasen aurkako Gerra Kontseilua. Ofizioz lisatzailea zen eta lanean zegoelarik, Espainiako bandera zuen mahuka-biki batzuk erori zitzaizkion galtza batzuetatik.

0 Comments

Pastora Bengoechea Chapartegui

Irungo mugako epaile bereziaren aginduz espetxeratu zuten Pastora Bengoechea Ondarretan. Zazpi egun iraun zituen espetxeraldiak, 1940ko abenduaren 16tik 23ra. Lehen bost egunak inkomunikazio erregimenean pasa zituen.

0 Comments

Leonor Isla Legarreta

Luisa Vazquezekin batera Galdames baporean atxilotu zuten eta Bilbon egin zioten Gerra Kontseilua. Sumarioaren arabera, "ezker muturrekoa" eta "ideia aurrerakoiengatik ezaguna" zen. Loilako kuartelen errendizio aurretik soldadu bati Gurutze Gorriaren besokoa kendu zion. Altxamenduan miliziana armatua izan zen eta Irun zen Aiako Harriko fronteetan egon zen.

0 Comments

Juana Alza Exposito

Polizia Armatuak, Gobernadore Militarraren aginduz, 1945eko azaroaren 17an atxilotu zuen Juana Alza. Zazpi eguneko espetxealdiaren ostean, Poliziak interrogatze eskaera egin zuen eta Alza espetxetik atera zuten.

0 Comments

Luisa Vazquez Zugasti

Kepa, Orosia eta Dominica Ordokiren ama da Luisa Vazquez. Galdames ontzian atxilotu zuten bi alabekin batera. Atxilotu ostean, zuzenean bidali zuten Ondarretarako presondegira. 12 hilabetez egon zen bertan behin-behineko espetxean.

0 Comments

Carmen Zulaica Basurco

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

0 Comments

Amparo Yagüe Cantero

Bitan espetxeratu zuten Amparo Yagüe poxpologilea. Lehen aldian Ondarretan espetxeratu zuten 1939ko ekainaren batetik 1940ko martxoaren 7ra. Seigarren Inguru Militarreko Gerra Auditorearen aginduz.

0 Comments

Eulalia Urdampilleta Echegoyen

Gipuzkoako 1000 pezetako isuna ez ordaintzeagatik espetxeratu zuten Eulalia Urdampilleta. Egun batez egon zen kartzelan, 1946ko martxoaren 1etik 2ra. Isuna ordaintzeagatik askatu zuten.

0 Comments

Efigemia Toribio Alejo

Abortatzeagatik hilabete oso baten egon zen Ondarretako espetxean. Atxiloaldia 1941eko uztailaren 4ean hasi zen eta abuztuaren 2an bukatu.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak