María Irazu Susperregui
Inkomunikazio zorrotzean lau eguneko espetxealdia burutu zuen Ondarretan. 1943ko martxoaren 21ean sartu zen kartzelan eta 25ean irten. Jasotako dokumentazioan ez da zehazten atxiloaldiaren zergatia.
Inkomunikazio zorrotzean lau eguneko espetxealdia burutu zuen Ondarretan. 1943ko martxoaren 21ean sartu zen kartzelan eta 25ean irten. Jasotako dokumentazioan ez da zehazten atxiloaldiaren zergatia.
Bartzelonako Polizia eta bertako Gerra Auditorearen aginduz atxilotu zuten Elena Sardón. 1939ko martxoaren 9 eta 1940 urtarrilaren 4a bitartean egon zen espetxean.
Lapurretagatik atxilotu zuten 16 urteko Jesusa Sanz Ondarretan. Hiru eguneko espetxealdia burutu zuen, 1941eko urriaren 3tik 6ra.
Lapurretagatik atxilotu zuten Teodora Sanchez. Irungo Polizia Armatuak atxilotu zuen eta hiru eguneko espetxealdia burutu zuen, 1946ko uztailaren 9tik 12ra.
Gobernadore Zibilaren aginduz atxilotu zuten Pilar Ruiz. Espetxeratzearen xehetasunetan "inkomunikazio zorrotzean" atxilotzeko agindua eman zuen Donostiako Komisarioak.
Murtziako Gobernadore Zibilaren aginduz, Pilar Reguera Murtziatik Irunera deportatu zuten. Trenez heldu zen Donostiara 1946ko ekainaren 22an eta Ondarretan atxilotu zuten. Lau egunez espetxean egonda epaileak askapen agindua eman zuen.
Bi urte, lau hilabete eta egun bateko espetxealdia burutu zuen Portuk. Epaiketako sententziaren arabera 7500 pezeta lapurutu zizkion, José San Sebastián, nagusiari. Lapurreta egin ostean, ama jakinaren gainean jarri eta 600 pezetako zorra kitatu zuten. Baita ere, 200 pezetako zerria erosi.
Hamar eguneko zuzeneko kartzela zigorra jaso zuen Andresa Perurenak. Atxilotze agindua Gipuzkoako Gobernadore Zibilak gauzatu zuen. Espetxeraldiak 1941eko irailaren 10 eta 19artean iraun zuen.
1945eko maiatzak 22 eta uztailak 27artean espetxeratua egon zen Ondarretan. Irungo mugan atxilotu zuten hainbat kiderekin batera.
Lapurretagatik, 1940ko urtarrilaren 30etik 1942ko azaroaren 22a arte Ondarretan espetxeratua egon zen María del Carmen Ondarreta. Autoritate frankisten arabera, Carmen Ondarretak adimen-urritasuna zeukan eta ez zen bere ekintzez jabetzen.