Izena: Victoria | Jaiotza: 1914 | Herria: Irun |
I Abizena: Lamy | Heriotza: | Jazoera: Epaitua |
II Abizena: Auzmendi |
ITURRIA
Bartzelonako auzitegi militarra:
- Kataluniako Frankismoaren biktimen 11/2017 legeko biktimak: 136932 txostena.
Altxamendu aurretik, Hendaiako Eusebio Fuertesen azukre fabrikan egiten zuen lan Victoria Lamyk. Abuztuaren 30eko ebakuazio aginduarekin Hendaiara pasa zen Beatriz eta Angeles ahizpekin. Hendaian egun batez eta Baionan 15 egunez egon ostean, Port Boutik Bartzelonara iritsi eta aitarekin batu ziren.
Bartzelonan, irundik etorri zen beste familia batekin, Provenza kaleko 290. etxean ezarri zen, Frankistek Kataluniako hiriburua hartu arte. Irunera itzultzeko unean, bizilagun baten gomendioz, koltxoi bat eta arropa eramateko maleta huts bat hartu zuen. Ekintza honen ondorioz, Jose Bernabe Matamala, etxeko jabearen salaketa jaso zuen. Irungo epaitegiak gerra kontseilua zabaldu zuen eta Lamyk deklaratzera joan behar izan zuen.
Deklarazioan koltxoia eta maleta bizilagun baten gomendioz ekarri zituela adierazi zuen. Era berean, bi objektu horiek bakarrik hartu zituela zehaztu zuen. Angeles ahizpa Bartzelonako klinika batean jarraitzen zuela zehaztu zuen, adimen urritasun arazoengatik. Azkenik, Lamy sendiarekin Kataluniako hiriburuan egondako beste familiari Bernabek galdegindako objektuak konfiskatu zizkieten eta Gerra Kontseilua artxibatu zuen epaileak.