Josefa Carraux Usandizaga
Josefa Carraux Usandizaga 17 urte zituela errefuxiatu zen Arrueta – Sarrikotan. Hondarribiarra eta ezkongabea zen.
Josefa Carraux Usandizaga 17 urte zituela errefuxiatu zen Arrueta – Sarrikotan. Hondarribiarra eta ezkongabea zen.
1939ko martxoaren 14ean atxilotu zuten Pilar Berrospe Gutierrez. Donostiako Ondarretako presondegira eraman zuten eta bertan egon zen ia urte betez.
Miren Atucha bere arreba Mercedesekin batera irungo faxistek idatzitako susmagarrien zerrenda batean topa ditzakegu. Zerrenda honen arabera, Mercedes eta Miren Euskal Abertzale Ekintzakoak ziren.
Mercedes Atucha bere arreba Mirenekin batera irungo faxistek idatzitako susmagarrien zerrenda batean topa ditzakegu. Zerrenda honen arabera, Mercedes eta Miren Euskal Abertzale Ekintzakoak ziren.
1939ko apirilaren 22an espetxeratu zuten Josefa Asua Zumalacarregui. Presondegiko txostenaren arabera, Asuak bi haurren ama da eta ofizioz poxpologilea. 1940ko urtarrilaren 14ean, Irungo mugako epaile militar bereziak kasuaren ardura hartu zuen 2.299/39 sumarioa indarrean jarriaz. Bi hilabete pasata, matxoan, aske utzi zuten, bere ahizpa izan daitekeen Amalia Asua Zumalacarregui eta Jesusa Larrañaga Bolinagarekin.
Juana Arocena Basterrica 60 urte zituela heldu zen Arrueta – Sarrikotara. Pedro anairekin errefuxiatu zen (54 urte).
Galdames ontzian, Bilbora bidean, atxilotu zuten Orosia Ordoqui. Emakume irundar hau ama eta arreba gaztearekin atxilotu zuten, Matxitxakoko guduan.
Ordoqui Vazquez anai-arrebetatik gazteena eta ezezagunena da Dominica. 18 urte zituela atxilotu zuten Galdames ontzian, ama eta Orosia arrebarekin.
Juana Casado Arenal Santanderreko espetxean atxilotu zuten. 1940 urriaren 17an, behin behineko askatasuna eman zioten, atxiloaldian buruturiko lanengatik.
Estatu kolpearen ondorioz hainbat hilabetez errefuxiatu zen Hendaia eta Donibane Loitzunen. 1937ko maiatzaren 1ean, Hondarribiara itzuli eta bertako Komandantzia Militarrak komunista izatea egotzi zion.