Felisa Gamborrena
Tokiko Frankistek Felisa Gamborrena susmagarrien zerrendan sartu zuten. Zerrendak J.M. Nanclaresen emaztea dela zehazten du. Baita ere, ideia ezkertiarrak zabaltzen jarraitzen duela. 250 pezetako isuna jaso zuen.
Tokiko Frankistek Felisa Gamborrena susmagarrien zerrendan sartu zuten. Zerrendak J.M. Nanclaresen emaztea dela zehazten du. Baita ere, ideia ezkertiarrak zabaltzen jarraitzen duela. 250 pezetako isuna jaso zuen.
Tokiko Frankistek Aurora Escales susmagarrien zerrendan sartu zuten. Errepublika garaian “gorrien” aldeko jarrera izana leporatzen zaio. Baita ere, Beran bizi dela zehazten du zerrendak.
Tokiko frankistek idatzitako susmagarrien zerrendan Pilar Echeveste irundarra sartu zuten. Zerrendak dio, “irunen fusilaturiko ezkertiarraren arreba” dela.
1944ko abenduaren 16an sartu zuten Frankistek Dowler Ondarretan. Jatorriz Alemaniarra izan arren, Hondarribian bizi zen.
1945eko ekainaren 28an, Poliziaren indar armatuek Martina Calvo Nevado atxilotu zuten. Bi eguneko egonaldia gauzatu zuen Nevadok Ondarretan, abortua egotzita. Jose Berron senarra ere atxilotu zuten.
1941eko irailaren 11an atxilotu zuten Maria del Campo Zabala eta atxiloaldiak 15 egun iraun zituen. Gobernadore zibilak ezarri zion atxiloaldia Ondarretan. Jasotako dokumentazioan ez da zehazten atxiloaldiaren arrazoia.
55 urterekin heldu zen Arrueta – Sarrikotako errefuxiatuen etxera. Ezkondua zegoen.
Cotarelo ahizpak eskualdeko pertsona susmagarrien zerrendan sartu zituzten Frankistek. Laburki azaldu arren, Cotarelo ahizpak irungo militante abertzaleak zirela, dio zerrendak.
Erbestetik itzultzean epaitu zuten Chapartegui. Jarrera moral, sozial eta erlijioso txarra izatea leporatu zioten. Erbestean bi hilabetez egon zen eta inolako justifikaziorik eskaini ez izanak asaldatu zituen Faxistak.
17 urte zituela atxilotu eta epaitu zuten. Adingabea izateagatik, erreformatorio edo emakumeentzako gune batean atxilotzea agindu zuen epaileak.