María Josefa Sanzberro Echeverria

Izena: María JosefaJaiotza: 1895 - 08 - 22Herria: Oiartzun
I Abizena: SanzberroHeriotza: 1944 - 11 - 13Jazoera: Deportatua
II Abizena: Echeverria

ITURRIA


“Maria Josefa Nicolas, nazien kontzentrazio eremuan hildako oiartzuarra” Oiartzun 2018 urtekaria. Joxe Mari Mitxelena Cazabon eta Izarraitz Villaluce Aizpurua.

Oiartzungo Berrondoko baserrian jaio zen Maria Josefa Sanzberro. Azkainen ezkondu zen lehen aldiz eta hamar urteren ostean senarrarengandik banandu zen. Bigarren aldiz ezkondu zen eta San Ignazioko lepoko ostatuaren ardura artu zuen. Bertatik “Nivelle Bidasoa” sarean kolaboratzen hasi zen. Aliatuak babesteko sare honek pilotuak, zibilak eta informazioa Hego Euskal Herrar pasarazten zuten, Donostiako Britaniar Kontsulatuarentzat.

1944ko ekainaren 8an, Naziek, “Novelle Bidasoa” sarea akatuz, 30 atxiloketa burutu zituzten. Atxilotuetako bat María Josefa Sanzberro zen eta “Train Fantôme” bidez Bordeletik Dachaura deportatu zuten. Lehen kontzentrazio esparruan 93869 zenbakia jaso zuen eta Ravensbrück, Neuengamme eta Sachenhausenera lekualdatu ostean, hil zen 1944ko azaroaren 13an.

Bilatu fitxak