Léa Delvaille
Gestapoko agenteek Hendaian atxilotu zuten izar horia soinean ez eramateagatik.
Gestapoko agenteek Hendaian atxilotu zuten izar horia soinean ez eramateagatik.
Oiartzungo Berrondoko baserrian jaio zen Maria Josefa Sanzberro. Azkainen ezkondu zen lehen aldiz eta hamar urteren ostean senarrarengandik banandu zen. Bigarren aldiz ezkondu zen eta San Ignazioko lepoko ostatuaren ardura artu zuen. Bertatik "Nivelle Bidasoa" sarean kolaboratzen hasi zen. Aliatuak babesteko sare honek pilotuak, zibilak eta informazioa Hego Euskal Herrar pasarazten zuten, Donostiako Britaniar Kontsulatuarentzat.
Frantxiarekin lan egin zuen morroi baten salaketagatik, Cométe sareko kide eta RAFeko hiru hegazkinlarirekin atxilotu zuten. Trenez Ravensbrüceko kontzentrazio eremura bidali zuten eta iritsi bezala, ilea moztu, dutxatik pasarazi eta “marradun pijama” jaso zuen. Hegazkintza lantegi batean lanean jardun zuen eta 1945eko apirilaren 12an zendu zen.