Consuelo Lavilla Muñoz

Behin behineko expetxealdian egon zen Ondarretan Consuelo Lavilla. Zehazki 1944ko urriaren 19tik 21era. Atxiloketa Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren aginduz burutu zen.

0 Comments

Lucia Irurieta Echevarria

Abortuan oinarritu zen Lucia Irurietaren espetxeratzea. Bitan atxilotu zuten Ondarretan. Lehen espetxealdian 1941ko urriaren 18tik, 1942ko otsailaren 10eraino egon zen. Lehen atxiloaldi honetan abortu saiakera egotzi ziten sumarioan. Bigarren espetxeratzean, 1944ko urriaren 15 eta 17 artean, abortua burutu izana leporatu zioten, sumario berri baten bitartez.

0 Comments

Natividad Iglesias Vicente

Ofizioz poxpologilea zen Natividad Iglesias. 1939ko apirilaren 27tik, 1939ko abenduaren 22a arte burutu zuen lehen espetxealdia. 1943ko abenduaren 11an bigarren aldiz atxilotu zuten eta 1944ko urtarrilaren 17a arte egon zen Ondarretan.

0 Comments

Josefa Gutierrez Perez

1939ko apirilaren 22 eta 1949ko martxoa artean atxilotua egon zen Josefa Gutierrez. Jasotako dokumentazioaren arabera, ez da zehazten espetxealdiaren arrazoia. Aldiz, deigarria da atxiloaldiak iraun zuen bitartean zenbat instantzietatik pasa zen Gutierrez: Lehenbizi, Gobernadore Militarra eta Gobernadore Zibila. Ondoren Seigarren Gune Militarreko Gerra Auditorea, 10. epaitegi militarra eta azkenik Irungo Mugako Epaile Militar berezia.

0 Comments

Amparo García Rey

Gipuzkoako Tasa Fiskaltzaren aginduz, 100 eguneko espetxe zigorra jaso zuen Amparo Garcíak. Atxiloaldiaren arrazoia Garciak lehenago jaso zuen 1000 pezetako isuna ordaindu gabe uztea izan zen. Atxiloaldi osoa bete zuen: 1942ko azaroaren 22tik, 1943ko otsailaren 25era.

0 Comments

Lidia García Martin

Irunen atxilotua izan ostean, Ondarretan espetxeratu zuten. 100 eguneko espetxe zigorra ezarri zion Gipuzkoako Zergen Fiskaltzak. Honenbestez, zerga, zor edota bestelako jazoera ekonomiko batengatik atxilotua izan zela aipa dezakegu.

0 Comments

Alfonsa Garbizu Endara

Hiru egunez espetxeratua egon zen Ondarretan. Lapurretagatik atxilotu zuten Garbizu eta epaiketaren ostean askatu zuten. Guztira, hiru egun iraun zituen espetxealdiak: 1943ko uztailaren 13tik, 16ra.

0 Comments

Avelina Esteverena Alcayaga

Avelina Esteverena abortatzeagatik espetxeratu zuten Ondarretan. 1943ko maiatzaren 23an atxilotu zuten. Epaiketa ostean, maiatzaren 26an askatu zuten. Atxiloketa eta epaiketa artean lau egunez atxilotua egon zen.

0 Comments

Josefa Elzo Goñi

Lapurtzeagatik epaitu eta atxilotu zuten Josefa Elzo. Ondarretan gauzatu zuen espetxeratzea oso laburra izan zen. 1941eko abuztuaren 13tik 16ra.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak