Maria Luisa Berio Alunda

Ia bi hilabetez atxilotua egon zen Maria Luisa Berio Ondarretan. Lapurreta delitu bat egotzi zioten, Joaquin Berio Alunda, Amalia Amador Herida eta Pilar Urrutia Larralderekin batera.

0 Comments

Amalia Asua Zumalacarregui

1939ko apirilaren 21ean espetxeratu zuten Amalia Asua Zumalacarregui. Presondegiko txostenaren arabera, Asua poxpologilea da ofizioz. 1940ko urtarrilaren 14ean, Irungo mugako epaile militar bereziak kasuaren ardura hartu zuen 2.299/39 sumarioa indarrean jarriaz. Bi hilabete pasata, matxoan, aske utzi zuten, bere ahizpa izan daitekeen Josefa Asua Zumalacarreguirekin.

0 Comments

Agustina Aramburu Arocena

1945 eko apirilaren 23an atxilotu tuten Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren aginduz. Ondarretako atxiloaldiak 9 egun iraun zituen. Jasotako dokumentazioan ez da zehazten zein den espetxeratzearen arrazoia.

0 Comments

María Apesteguía Legasa

Bitan atxilotua egon zen María Apesteguía Ondarretan. Bi espetxeratzeak 1942. urtean jazo ziren. Lehena abuztuan (4 egun) eta bigarrena azaroan (23 egun). Lehen atxiloketa agente bati aurka egiteagatik izan zen. Bigarrena, lapurreta batengatik.

0 Comments

Asunción Álvarez Rodríguez

Irunera iritsi zirenean, Asunciónek gogoratzen duenez, txistu egiten zieten kalean. Gainera, etxea eta jabetzarik gabe gelditu ziren “desagertu” egin baitziren. Aitak, Amador Álvarezek, depurazioa jasan zuen eta bere udaltzain postua galdu zuen. Asunción, bere bi ahizpekin batera atxilotu eta Ondarretan espetxeratu zituzten. Irungo bizilagun batek herrira itzuli zirela salatu zuen.

0 Comments

Maria Alonso Puente

Alonsoren atxiloaldiak bi egun iraun zituen bakarrik. 1000 pezetako isuna jaso zuen gari kontrabandoagatik eta hau ez ordaintzeagatik sartu zuten Ondarretan. Isuna atxiloketa egun berean ordaindu zuen.

0 Comments

Magdalena Aliceaga Mutuberria

1946. urtean, abuztuaren 3tik abenduak 16ra, atxilotua egon zen Magdalena Aliceaga. Polizia armatuak atxilotu zuen irunen eta Ondarretan burutu zuen atxiloaldia. Jasotako dokumentazioan ez da zehazten atxiloketaren arrazoia.

0 Comments

Vidal Zabaleguiren alarguna

Irungo faxistek idatzitako susmagarrien zerrendan Vidal Zabaleguiren alarguna sartu zuten. Hondarribiko arrantzaleen kofradiako tabernaren arduraduna zen. Zerrendaren arabera, alargunak "ez luke postuan jarraitu behar" ez zelako erregimen berriaren jarraitzailea.

0 Comments

Maria Teresa Zuzuarregui

Eusko Abertzale Ekintzako kide izatea leporatzen diote Maria Teresa Zuzuarregiri bere hiru ahizpekin batera. Irungo ospitalean erizaintza praktikak egin zituzten eta Bilboko ospitalean jardun zuten Gurutze Gorriarekin.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak