Rosa Lecuona Toledo

Egun bakarreko atxiloaldia gauzatu zuen Rosa Lecuonak Ondarretan. 1000 pezetako isuna ezarri zioten eta hau ez ordaintzeagatik 100 eguneko espetxeratzea ezarri zioten, 10 pezeta eguneko.

0 Comments

Lorenza Lasa Zalacain

Erbestean egon izanaren “erantzukizun politikoagatik” epaitu eta 1000 pezetako isuna ezarri zioten. Maiatzak 20ko BOEan zehazten denez, Lasak isuna ordaindu zuen ondasunen gaineko kontrola berreskuratuz.

0 Comments

Victoria Lamy Auzmendi

Irunera itzultzeko unean, bizilagun baten gomendioz, koltxoi bat eta arropa eramateko maleta huts bat hartu zuen. Ekintza honen ondorioz, Jose Bernabe Matamala, etxeko jabearen salaketa jaso zuen. Irungo epaitegiak gerra kontseilua zabaldu zuen eta Lamyk deklaratzera joan behar izan zuen.

0 Comments

Beatriz Lamy Auzmendi

Frankistek Bartzelona hartu zutenean, Irunera itzuli zen eta Bartzelonako etxeko jabearen salaketa jaso zuen. Honek etxeko maleta huts bat, arropa eta koltxoi bat lapurtu izana salatu zuen.

0 Comments

Rufina Jauregui Perez

43 urte zituela heldu zen Rufina Jauregui Arrueta – Sarrikotara. Francisco (16) eta Federico (10) Bandrés Jauregui semeekin batera errefuxiatu zen Zamakoitzen.

0 Comments

Josefa Izaguirre Zufiaurre

Donostian jaio arren, Hondarribian bizi zen Josefa Izaguirre. 1939ko apirilaren 25ean atxilotu zuen eta 14 egunez egon zen Ondarretan. Jasotako dokumentazioak ez du zehazten atxiloaldiaren arrazoia.

0 Comments

Maria Luisa Iturrioz Usandizaga

13 urte zituela heldu zen Sabina Iriberri Arrueta – Sarrikotara. Piedad Usandizaga Elizalde (35) ama, Antonio Iturrioz Lujambio (43) aita eta Jose Luis (7) anaiarekin batera errefuxiatu zen Zamakoitzen.

0 Comments

Sabina Iriberri Trecu

33 urte zituela errefuxiatu zen Sabina Iriberri Arrueta – Sarrikotan. José Saura Arocena (34) eta Custodio (2) eta Maria Pilar (1) anai-arrebekin batera heldu zen Zamakoitzera.

0 Comments

Luisa Iribarren

“Mismo caso que la anterior” idatzita sartu zuten Luisa Iribarren susmagarrien zerrendan. Tokiko Frankistek Iribarren militante abertzalea zela zehaztu zuten.

0 Comments

Martina Iriazabal Urbizo

36 urte zituela errefuxiatu zen Martina Iriazabal Arrueta – Sarrikotan. Patricio Paduleaga (36) senarra eta Isabel (7) eta Francisco (4) anai-arrebekin batera heldu zen Zamakoitzera.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak