Maria Cruz Iriazabal Urbizu

29 urte zituela eta familia osoarekin errefuxiatu zen Arrikota – Sarrikotan. Romualdo Iriazabal (61) aita, Lucia Urbizu (56) ama eta Josefina (26) ahizparekin heldu zen Zamakoitzera.

0 Comments

Josefina Iriazabal Urbizu

26 urte zituela eta familia osoarekin errefuxiatu zen Arrueta – Sarrikotan. Romualdo Iriazabal (61) aita, Lucia Urbizu (56) ama eta Mª Cruz (29) ahizparekin heldu zen Zamakoitzera.

0 Comments

Josefa Iriarte Recarte

30 urterekin eta Eloy Lopetegui Bengoetxearekin errefuxiatu zen Arrueta – Sarrikotan. Bi urteko Jose Mª Lopetegui Iriarte semea ere gurasoekin errefuxiatu zen.

0 Comments

Francisca Halzuet Alzate “Frantxia”

Frantxiarekin lan egin zuen morroi baten salaketagatik, Cométe sareko kide eta RAFeko hiru hegazkinlarirekin atxilotu zuten. Trenez Ravensbrüceko kontzentrazio eremura bidali zuten eta iritsi bezala, ilea moztu, dutxatik pasarazi eta “marradun pijama” jaso zuen. Hegazkintza lantegi batean lanean jardun zuen eta 1945eko apirilaren 12an zendu zen.

0 Comments

Maria Gomez Aguilar

Monte Mayorren jaio arren, Hondarribian bizi zen Maria Gomez Aguilar. Cartagenako lapurreta baten instrukzioagatik atxilotu zuten. Sei egun iraun zituen atxiloaldiak, Cartagenako epaileak Gomez askatzeko agindua eman zuen eta.

0 Comments

Carmen Goñi Sorondo

1942ko azaroaren 4ean atxilotu zuten Carmen Goñi Sorondo. Espetxeratzea Ondarretan hasi arren, segituan pasa zen kasua Iruñeara. Nafarroako hiriburuan gauzaturiko lapurreta baten ondorioz atxilotu zuten.

0 Comments

Rafaela Gomez Madrid

17 urterekin atxilotu zuten Rafaela Gomez Madrid. Ondarretako espetxean egon arren, Irungo Komandantziako Epaile Militarrak “matxinada militarrera batu izana”, leporatu zion.

0 Comments

Eulalia Goicoechea

Tokiko frankistek Eulalia Goichoechea eta bere alaba susmagarrien zerrendan sartu zuten. Zerrendaren arabera, Mañaren alarguna zen Eulalia, Abertzaleen Ekintzakoa eta irungo telefonoetan egiten zuen lan.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak