Justina Carril Lasquerain

Galdames ontzian atxilotu zuten Justina Carril Lasquerain. Jatorriz irundarra izan arren, Burgosen epaitu zuten. Jokaera txarra eta aurrekari komunistak leporatu zizkioten: “aktiboki jardun zuen milizianoak Gipuzkoako fronteetan animatuz. Erail, suntsitu eta eskubiko jende nabarmena atxilotzera bultzatu zituen”.

0 Comments

Carmen Aguirre López

23 urterekin, 1937ko irailaren 28an, atxilotu zuten Carmen Aguirre. Haurdun sartu zuten kartzelan eta lekuz-leku mugiarazi zuten erditu arte: lehenbizi Ondarretako presondegian; 38ko otsailan, San Jose babes-etxera (medikuaren gomendioz); apirilean, amatasun etxera, erditzera; eta azkenik San Jose babes-etxera berriz.

0 Comments

Maria Teresa Aguinagalde Aramburu

Matxitxakoko itsas guduan, Galdames merkatal ontzian, atxilotu zuten Faxistek Maria Teresa Aguinagalde. Bertan atxiloturiko emakume gehienek Saturrarango presondegia izan zuten helmuga. Aguinagalderen kasuan, zehazteke dago ea Mutrikun egon ote zen.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak