Margarita Araneta Urrutia
Estatu kolpearen ondorioz hainbat hilabetez errefuxiatu zen Hendaia eta Donibane Loitzunen. 1937ko maiatzaren 1ean, Hondarribiara itzuli eta bertako Komandantzia Militarrak komunista izatea egotzi zion.
Estatu kolpearen ondorioz hainbat hilabetez errefuxiatu zen Hendaia eta Donibane Loitzunen. 1937ko maiatzaren 1ean, Hondarribiara itzuli eta bertako Komandantzia Militarrak komunista izatea egotzi zion.
19 urteko errefuxiatua da Luisa Andueza Montes. Arrueta Sarrikotan egondako errefuxiatuen zerrendan ez da zehazten senideren batekin ala bakarrik joan zen. Halaber, herbesteratuta egon zen Mexikon. 1942ko urrian iritsi zen Mexikora, Nyassa ontzian. Ezkonduta zegoen.
Cométe sareko pasalaria. 1943ko urtarrilean Gestapok atxilotu eta Biarritzen espetxeratu zuen.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Bederatzi urteko errefuxiatu gaztea da Pilar Ugarte Lavigne. Familia osoarekin gerturatu zen Arrueta Sarrikotara. Bertan egon ziren: Marie-Rose Lavigne ama (30 urte), Jose Maria Ugarte Labandibar aita (33 urte), eta Mari Carmen Ugarte Lavigne arreba (11 urte).
Frankistek Jacinta Ruiz Diez, Carmen Berrio Ruiz eta Maxima Diaz Leónekin (Florentinaren ama) batera epaitu zuten Florentina, Donostiara eraman beharreko maleta "susmagarri" baten lapurretagatik.
Galdames ontzian atxilotu zuten Justina Carril Lasquerain. Jatorriz irundarra izan arren, Burgosen epaitu zuten. Jokaera txarra eta aurrekari komunistak leporatu zizkioten: “aktiboki jardun zuen milizianoak Gipuzkoako fronteetan animatuz. Erail, suntsitu eta eskubiko jende nabarmena atxilotzera bultzatu zituen”.
23 urterekin, 1937ko irailaren 28an, atxilotu zuten Carmen Aguirre. Haurdun sartu zuten kartzelan eta lekuz-leku mugiarazi zuten erditu arte: lehenbizi Ondarretako presondegian; 38ko otsailan, San Jose babes-etxera (medikuaren gomendioz); apirilean, amatasun etxera, erditzera; eta azkenik San Jose babes-etxera berriz.
Matxitxakoko itsas guduan, Galdames merkatal ontzian, atxilotu zuten Faxistek Maria Teresa Aguinagalde. Bertan atxiloturiko emakume gehienek Saturrarango presondegia izan zuten helmuga. Aguinagalderen kasuan, zehazteke dago ea Mutrikun egon ote zen.
1939ko irailean erbestetik (Frantzia) itzuli zen Juana Echeverría Arrillaga. Frankistek Iruñean epaitu zuten 1940 urriaren bostean. Bertan, ezkertiarra izatea eta erbestean egon izana leporatu zioten.